Frontoia alokatzeko eskaera epea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 5a, 02:00

2012-2013 ikasturtean kiroldegiko frontoia alokatu nahi duenak eskaera egiteko epea zabalik du, hil honen 19ra arte, kiroldegiko bulegoan. Zozketa berriz, ekainaren 21ean egingo da, 19:00etan, kiroldegiko bilkura aretoan. Alokairuak 2012ko irailaren 1ean hasiko dira, eta 2013ko uztailaren 31n bukatu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!