Erakustaldi polita egin zuten, bai neskek eta baita mutilek ere

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 5a, 02:00

Larunbatean Arrasateko 7ko Torneoa jokatu zen, eta bertan, Hernaniko bi talde aritu ziren lehian: senior mutilak eta senior neskak. Mutilek lehen postuan amaitu zuten hasierako sailkapena, Gaztedi eta Uribealdeari irabazita. Finalerdian ordea, Getxo izan zuten aurkari, eta ezin izan zioten lehen postuari eutsi. 19-17 galduta, Uribealderen aurka jokatu behar izan zuten berriro, eta azkenenean, hirugarren postua eskuratu zuten. Neskek berriz, bi partidu jokatu zituzten, Getxoren eta Uribealdearen kontra. Ez zuten irabazterik lortu, baina oso itxura ona eman zuten, horrelako txapelketa batean parte har­tzen zuten lehen aldia zela kontuan hartuta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!