Hernaniko Errugbi Elkartearen eskutik, Hernaniko IX. Garagardo Azokaz gozatzeko aukera izango da ostegunetik igandera. Hainbat motako garagardoak probatu ahal izango dira bertan, eta horrez gain, ukondoa, saltxitxak, lakoia, oilaskoa, patatak, kakahueteak, gazta... eskatu ahal izango dira.
Astegunetan, arratsaldez; asteburuan, egun osoz
Azoka Atsegindegin egongo da, ostegunetik igandera. Ostegun eta ostiralean, arratsaldeko 19:30etan irekiko da. Larunbat eta igandean berriz, 12:30etatik 16:00etara eta 19:30etatik aurrera egongo da zabalik. Asteburuan, 16:00etatik 19:30etara sukaldea itxita egongo da, baina garagardoa eskatu ahal izango da. Igandean, bazkari berezia Hernaniko Errugbi taldea ohorezko mailara igo dela ospatzeko, bazkari berezia antolatu da iganderako. Jokalari eta jokalari ohiez gain, klubarekin erlazioa duen edonork izango du aukera, bertara joateko.