Dantzan agurtu zituzten beste behin festak Osiñagan

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 4a, 02:00

umore ona izaten da festen oinarrietako bat, eta Osiña­gako auzotarrek erakutsi dute ez dutela falta. Bazkari eder baten bueltan elkartu zi­ren Arriatsuko eskolan, eta ostean etorri zen showa. Joxe Mari eta Arantxak 25 urte betetzen dituzte ezkonduta, eta auzotarrek omenaldia an­tolatu zieten. Meza eta guzti izan zuten, bigarren ezkon­tza hori konpletoa izan zedin. Bertsoak ere, bota zizkieten Telleria eta Peña­garikanok. Momentu hunkigarriak alde batera utzi, eta omenaldiaren ostean abere deman el­kartu ziren osiñagatarrak. Atzo­koan Paollaren zaldia izan zen abilena, 69 plaza emanda; Azko­nobietarenak 66,5 eman zituen. Festei agur, Xafreren abestiak dantzatuz esan zieten. Orain iritsi zaie deskantsurako garaia, datorren urterako geroz eta gutxiago falta da eta!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!