Asteazkena da, San Antonio eguna. Festa egun hori astearen erdian suertatu dela eta, ospakizunek bederatzi egun hartuko dituzte aurtengoan. Egitarau potoloa osatu dute, eta guztien gusturako ekintzak izango dira.
Haurren eguna eta mendi lasterketa
Ostiral honetan bertan, San Antoniotako festen barruan antolatutako lehen ekintza izango da, Mus Txapelketa, alegia. Hala ere, asteburuan, haurrak eta korrikalariak izango dira protagonista. Izan ere, larunbatean haurrentzako makina bat ekitaldi izango da, eta igandean, Ereñotzuko Mendi Lasterketa egingo da. Lehengo urteko arrakastaren ondoren, bigarren aldiz antolatu da aurten lasterketa. Oinddi igo eta jaitsi beharko dute parte hartzaileek.
San Antonio eguna, asteazkenean
Egun haundia, dudarik gabe, asteazkenekoa izango da, San Antonio eguna, alegia. Herri kirolak eta bertsolariak izango dira. Horrez gain, desapiyo berezi bat ere antolatu da. Ergobiako neska koadrila batek 550 kiloko harria mugitu beharko du, eta Imanol ‘Paollaren’ zaldiak berriz, 900 kilokoa. 20 minututan 25 metroko plazan joan-etorri gehien egiten dituenak irabaziko du. Afari herrikoia ere, San Antonio egunean egingo da, eta txartelak salgai daude jada, Irrintzi tabernan.
Autobus zerbitzua
Hurrengo astebururako, ekainaren 15 eta 16ko gauetan, autobus zerbitzua egongo da. Zinkoeneatik 00:00etan eta 03:00etan abiatuko da autobusa Ereñotzu aldera. Alderantziz berriz, 00:30etan, 03:30etan eta 07:00etan izango dira autobusak.
EGITARAUA
Ekainak 8
22:30 XXVII. San Antonio Mus Txapelketa, Ur-Mian.
Ekainak 9
11:30-14:00 / 17:00-19:30 Puzgarriak.
17:30 Haur jaialdia eta txokolatada.
Ekainak 10
10:00 Ereñotzuko II. Mendi Lasterketa.
Ekainak 12
15:00 Txirrita ikastetxeko kurtso bukaerako jaialdia.
20:00 Festen hasiera eta poteoa.
Ekainak 13
12:30 Herri kirolak eta bertso saioa.
18:30 Bertsolariak.
19:00 Desapiyua.
20:30 Afari herrikoia eta Bakarrizketak. (Txartelak salgai, Irrintzi tabernan).
Ekainak 14 (Ugaldetxon)
17:00 Pilota partiduak.
19:00 Toka txapelketa.
20:30 Erromeria Kupela taldearekin.
Ekainak 15
00:00 Denak Plazara! eta Esne Beltzaren eta DZren kontzertuak.
Ekainak 16
Egun osoan Hernaniko Gazte Olinpiadetako finalak. Herri kirol probak.
Arratsaldean batukada.
00:00 Laiotz taldea.
Ekainak 17
08:30 Diana, Hernaniko txistulariekin.
11:30 Sagardo probaketa.
19:00 Bertso jaialdia, errifa zozketa eta suziriak.
ELIZKIZUNAK
Ekainak 12an, 19:00etan.
Ekainak 13an 08:00etan eta 10:30etan.
Ekainak 17an, 10:00etan.