Empar Pineda Erdozia, aktibista feminista ezaguna izendatuko du Xalaparta elkarteak Hernaniar Bikaina. Ekitaldia datorren ekainaren 16an (astebete atzeratu da) izango da. Xalaparta Elkarteak 30 urte betetzen ditu aurten, eta horren harira egingo dute izendapena.
Feminista gisa,
mundu mailan ezaguna
Empar Pineda Hernanin jaio zen 1944an. Kardaberaz eta Portu auzoetan bizitu zen, ikasketak hasi bitartean. Frankismo garaian, Filologia erromanikoa ikasi zuen, Madrilgo, Bartzelonako eta Oviedoko Unibertsitateetan. Antifrankista izaki, kartzelan ere, izandakoa da hernaniarra. Franko hil ostean, Bartzelonan egin zuen lan, eta bertan izan zuen talde feminista batekin aurreneko hartu emana; 1976garren urtea zen. Hura hasiera besterik ez zen izan. Empar Pineda, besteak beste Espainiako feminista taldeko koordinatzailea izan da; Sandinisten garaipenean izan zen Nikaraguan; abortoaren aldeko komisioa sortu zuen... Sari asko jaso ditu bere ibilbidean, hala nola, Margarita Borras Saria, Creu de San Jordi, Pasionaria...
Izen-ematea, zabalik
Elkartearen 30garren urteurrena ekainaren 16an ospatuko dute, eta festa irekia da bazkide zein herritarrentzat. Parte hartzeko izena eman behar da, elkarteko listan, ahalik eta azkarren
Ekainaren 16ko egitaraua
14:00 Empar Pinedari ongi etorria elkartean.
14:15 Ohorezko aurreskua.
14:30 30garren urteurreneko bazkariaren hasiera.
17:00 30garren mus txapelketako saribanaketa.
17:15 Hernaniar Bikaina izendatuko dute Empar Pineda Erdozia.