Astigarragan, ilarraren ekoizte naturala bultzatzeko, hainbat ekitaldi antolatu dituzte ostegunetik eta gaur egun nagusia izango da: Ilarra Eguna. Produktu hau gertutik ezagutu, probatu eta nola ekoiztu jakiteko aukera izango da.
Bestalde, 25 urte beteko dira aurten Astigarraga Donostiatik desanexionatu eta bere herri izaera berreskuratu zuela. Eta hori ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatu dituzte hilabete osoan zehar. Ostiralean igo zituzten banderak udaletxean. Horrez gain izango dira, truke azoka, Aita pelikula, bertsoak...
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!