San Joan sua leku publikoetan egin nahi duten elkarte edo pertsonek baimena eskatu behar diote Udalari aldez aurretik. Sua egiteko baimena idatziz eskatu behar zaio Alkate edo lehendakariari, Udaleko eskaera orria beteta. Bertan azaldu behar da sua non egingo den, eta plano bat erantsi behar da, baldintzak aztertzeko.
San Joan sua udal bandoan adierazitako baldintzak bete gabe egin dutenei administrazio zigorra jarri ahal izango zaiela jakinarazi du Udalak; eta suak sortarazitako kalteen ondorioz, erantzunkzun zibil eta penalak eskatu ahal izango direla ere, jakinarazi dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!