AHTren proiektua bertan behera uzteko eskatu zuten, mobilizazioekin AHTren proiektua bertan behera uzteko eskatu zuten, mobilizazioekin

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 3a, 02:00

urumeako jaitsiera eta giza katea izan ziren atzo Hernanin egin ziren mo­bilizazio nagu­siak, Abia­dura Haundiko Tre­naren kontra. Hernani eta Asti­ga­rraga batuko dituen zatia egiten hasi dira, eta ho­rrekin batera, Osiñagako obrak. AHTren aurka, eta proiektua bertan behera uzteko es­katuz, ­mobili­zazioak an­tolatu zituzten atzo Her­naniko AHTren aurkako taldeak eta AHT Gelditu! elkarlanak. Goizean dozenaka lagun elkartu ziren, Urumea txal­u­pa, errueda edo eurek egin­dako beste edozein flota­gai­lutan jaisteko. Arra­tsaldean, giza katean elkartu zituzten in­darrak; Elorra­bitik Karabe­lerako bidea egin zuten, protesta moduan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!