Auzo bazkaria eta abere dema, festa giroan jarraitzeko

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 3a, 02:00

osiñagan egun osoko festarekin agurtuko dituzte gaur jaiak. Atzo festa giroan murgildu ostean, gaur emango diote errematea iluntzera bitartean. 12:00etan auzokoak gogoratuko dituzte beheko zubian. Ondoren, helduen arteko pelota partiduak jokatuko dira Arriatsuko eskolan. Eta bertan jarraituko du festak egun osoan. Bazkaldu aurreko orduak Telleria eta Peñagarikano bertsolariek girotuko dituzte; eta 14:00 aldera elkartuko dira auzotar guztiak, mahai bueltan, bazkaltzera. Arratsaldean, abere dema ikusgarria izango da Imanol Paollaren eta Azkonobietaren zaldiekin; 800 kiloko harriarekin egingo dute dema. Festa dantza giroan bukatuko dute. Egun osoan bezala, azken orduan ere, Xafrek jarriko du musika eta dantzarako giroa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!