Hernanik Euskal Ligan jokatuko du atzo play offa irabazita

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 3a, 02:00

kadetetan maila gorenean jokatuko du Hernanik datorren denboraldian. Euskal Ligarako play offa jokatu eta irabazi zuen atzo Zubipen, formatu triangularrean. Bizkaiako arerioa Amorebieta izan zuen, eta Arabakoa, Laudio. Kanporaketako aurreneko partidua Amorebietak eta Laudiok jokatu zuten, eta 0-0 berdindu zuten. Bigarren neurketa Hernani eta Amorebietaren artekoa izan zen, eta etxekoek 1-0 irabazi zuten, lan erdiak eginez. Azken partiduan, Laudioren aurkakoan, berdinketa nahikoa zuen Hernanik. 0-0 bukatu zen partidua, eta txuri berdeek eskuratu zuten igoera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!