kadete mailan gorenera, Euskal Ligara, igotzeko aukera izango dute gaur Hernaniko mutilek. Play Offa jokatuko dute Zubipen, goizeko 11:00etan hasita. Igoera estilo triangularrean jokatuko da, eta Hernanik Amorebieta eta Laudio izango ditu aurkari. Azken horiek jokatuko dute aurreneko partidua 11:00etan; 12:00etan, Hernanik partidu horretako galtzailearen kontra jokatuko du; eta 13:00etan irabazlearen kontra. Partidu bakoitza 40 minutukoa izango da, eta hiruetatik onena igoko da. Jokalariek dei egin diete herritarrei Zubipera taldea animatzera joateko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!