Itsasburu eta Altzueta finalean, gaur

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 2a, 02:00

Txapelketa Donostiako Euskal Gastronomiaren kofradian jokatuko da, eta Ola, Gartziategi eta Urdaira lehiatuko dira hernaniarrekin.

Hogeita zortzi sagardotegik hartu zuten parte Gipuzkoa Foru Aldundiak antolatzen duen Sagardo Lehiaketan, eta bost onenak pasa dira finalera. Gaur jokatuko da final hori, Donostiako Euskal Gastronomiaren kofradian, eta hernaniarrek protagonismo berezia izango dute, bost sagardotegi finalistetatik bi, hernaniarrak baitira: Itsasburu eta Altzueta. Hauek Irungo Ola, Astigarragako Gartziategi eta Usurbilgo Urdaira izango dituzte aurkari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!