Udalerri euskaldunen eguna gaur zortzi, Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 2a, 02:00

Ekitaldi nagusia 13:30etan izango da. Horrez gain, herri bazkaria egingo dute eta txartelak salgai daude Goizuetako Amaia okindegian.

DAtorren larunbatean izango da UEMA Eguna Goizue­tan, Udalerri Euskal­du­nen Man­komunitateak an­to­latuta. Euskaraz bizi eta ari, herri euskaldunak aitzindari lemapean antolatu dute egun osoko aldarrikapen festa. Izan ere, helburua da euskeraren aldeko aldarrikapena egitea. Ekintzen artean antolatu dituzte, besteak beste: haurrentzako jolasak, dantza, mu­si­ka... Ekitaldi nagusia 13:30e­tan izango da. Horrez gain, he­rri bazkaria ere egingo dute eta txartelak salgai daude Goizue­tako Amaia okindegian.

61 udalerri UEMAn
Udalerri Euskaldunen Manko­mu­nitatea (UEMA) 1991n jarri zen abian 14 udalekin eta orduz geroztik pixkanaka haundituz doa. Gaur egun, 61 udalerrik osatzen dute mankomunitatea eta ekainaren 9tik aurrera, gu­txienez 66 izatea espero dute.

EGITARAUA:

10:00, UEMAko udaletako ordezkarien batzarra udaletxean.
11:00-14:00, Haurrentzako puzgarriak, jokoak eta tailerrak.
11:30, Herriko etxeak ezagutzeko bisita gidatua.
13:30, UEMA Eguneko ekitaldi nagusia.
Goizean zehar artisauak, dantzariak eta musikariak herrian zehar.
14:30, Herri bazkaria.
16:00-18:00, Haurrentzako puzgarriak.
19:00, Dantzaldia: Gabezin.
Gauean kontzertua Gaztetxean.
*Bazkaria 18 euro izango da nagusientzat eta umeentzat 12 euro (14 urte bitarte). Txartelak erosteko aukera UEMAko telefonoan 946 279 195 edo Goizuetako
Amaia okindegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!