Ondarruko triatloi olinpiko proba jokatuko da gaur: 1.500 metro igeri; 40 kilometro bizikletan, eta 10 kilometro korrika. Zumitza taldeko Xabat Azpiolea eta Lander Muñoa bertan izango dira. Bestalde, joan den asteburuan Hondarribiko sprint triatloia jokatu zen, eta sailkapenean, hauek izan ziren hernanirren emaitzak: 61. Xabat Azpiolea 1h12m00; 114. Lander Muñoa 1h15m31; 116. Edu Carrera 1h15m37; 206.Iñaki Eizmendi 1h22m,49; 290.Oier Cobo 1h 29m 31 eta emakumezkoetan, 27.Ines Arreitunandia 1h30m18.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!