faborito garbiak izango dira gaurko kanporaketan Hernaniko pelotariak. Arrasateren kontra jokatuko dute, bueltako partidua, eta joan den astean 0-3 irabazi ostean, lan erdiak baino gehiago eginak dituzte. Partidua arratsaldeko 18:00etan jokatuko da Kiroldegian, eta pelota elkartetik dei egin diete herritarrei animatzera gerturatzeko. Kadetetako partiduan, Noble eta Rodriguezek jokatuko dute gaurkoan ere. Joan den astean 12-22 nagusitu ziren. Jubeniletan, Urkizu eta Murgiondok jokatuko dute ziurrenik; kadeteek partidua irabaziz gero ordea, Altunak aukera izan dezake. Joaneko partiduan, joan den asteburuan, 5-22 nagusitu zen bikote hernaniarra. Azkenik, seniorretan aldaketak izango dira. Arrietak jokatuko du aurreko koadroetan, eta atzelaria zein izango den ez dute erabaki oraindik: Lizeaga, San Sebastian edo Grajal. Joan den asteuburuko partiduan, Arrasaten, 22-10 irabazi zuten Paul Ojuel eta Aitor Gorrotxategik.
Aizpitarte, finalean
Bestalde, Aizpitartek Irurtzungo Torneoko finala jokatuko du gaur, 12:00etan, Irurtzunen. Biko,te Loidi izango du eta aurkari, Barandiaran eta Sanchez.