Eskola eguna ospatuko dute gaur, goiz eta arratsalde

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 2a, 02:00

ikasturteko lan guztia­ren ostean, iritsi da ikasle, ira­kasle eta gurasoek buka­era elkarrekin ospatzeko eguna, Eskola Eguna. Festa eguna dute gaur Inmakuladan. Goizean eu­ka­ristia izango Agustinetan. Ondoren, 12:00etan izango da eguneko ekitaldi nagu­sietako bat, jaialdia. San­diusterrin izango da, eta aurtengo gaia Zirkoa da. Ondoren, bazkaria egingo dute eskolan bertan, eta arratsaldean, puzgarriak eta musika izango dituzte lagun, eguna behar bezala agurtzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!