Ikasturtea agurtuko dute gaur, festa giroan

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 2a, 02:00

langile ikastolak ikas­turte bukaerako festa egingo du gaur, egun osoan zehar. Goizeko 10:00etan dute eguneko aurreneko ekitaldia: Kantuz Musika Eskolaren gidaritzapean, Laubidietako 4garren maila­ko ikasleen emanaldia izango da; eta ondoren, Punkik hasiera emango dio aurtengo festa egunari. Egun osorako indarrak berreskuratzeko asmoa­re­kin, hamaiketakoa egingo dute goizeko 11:30etan, Elizatxon. Sagardoa eta ura izango dira aukeran, eta jokoak antolatu dituzte haur, irakasle eta gu­ra­soentzat. Goizeko saioaren ostean, bazkaltzera elkartuko dira guztiak Atsegindegin, 14:00­e­tan. Arratsaldeko fes­ta saioa 15:00etan hasiko da: play back emanaldia izan­go da, guraso eta ira­kasleen eskutik. Azkenik, eta eguna bu­ka­tu aurretik, dantzarako une aproposa antolatu dute Modestoren musikarekin, Atsegindegin bertan. Ho­rrez gain, joku, tailer eta gaztelu puzgarria izango dira. Eguna bukatzeko, Punki Laubidietara itzuliko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!