Haragi festa gaur, Bezeroaren Astea borobiltzeko

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 2a, 02:00

Astelehenean hasi zen Bezeroen Astea eta gaur da azken eguna. Haragi Festarekin agurtuko dute, Plazan, arratsaldeko 18:00etan hasita.

herriko merkataritza in­dartu eta dinamizatzea hel­buru hartuta, Bezeroaren As­tea ari da izaten Hernanin as­telehenetik. Aste osoan zehar leial­tasuna eskertu diete be­zeroei, piruletak oparituta. Baita ere, rist eta rast txartelak banatu dituzte, ehundaka sari irabazi ahal izateko. Gaur da Bezeroaren Asteko azken eguna, eta astea agurtzeko asmoarekin Haragi Festa antolatu dute. 18:00etan izango da, Plazan eta he­rritarren fideltasuna ere, sa­rituko dute bertan. Kantabrian asteburu pasa bat zozket­a­tuko dute, astean zehar Berriakeko establezimen­duetan erosi dutenen artean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!