Urumeako jaitsiera, giza katea eta kalejira gaur, Abiadura Haundiko Trenaren kontra

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 2a, 02:00

Mobilizazioak Hernaniko AHTren aurkako taldeak eta AHT Gelditu! Elkarlanak antolatu ditu, eta azaldu dutenez, hainbat talde eta eragile politikok eman dute atxikimendua.

Osiñagan hasi dira Abia­dura Haundiko Trenaren obrak, Hernani eta Asti­ga­rraga lotuko dituen zatikoak. AHTren aurka, eta proiektua bertan behera uzteko es­katuta, hainbat mobilizizazio antolatu dituzte gaur Her­naniko AHTren aurkako tal­deak eta AHT Gelditu! Elkarlanak.

Ekintzak, egun osoan
AHTren aurka protesta egin nahi dutenek, ekintza ez­ber­dinetan parte hartzeko au­ke­ra izango dute egun osoan. Goizeko 11:00etan, Uru­mea­ko jaitsiera antolatu du­te. Ereñotzuko futbol zelaitik abiatuko dira Urumean ba­rre­­na, eta Landaren bukatuko dute. Flotatzen duen edo­zerk balioko du jaitsiera egiteko, eta antolatzaileek dei egin diete herritarrei par­te har­tzeko: boltsak, flota­doreak, piraguak... hartu, eta AHT­ren aurka jaitsiera egiteko. Jaitsierari babesa ema­teko, 15:30etatik aurrera el­ka­rretaratzea egingo dute Ibaiertzean. Horiez gain, obrek kaltetutako inguruetan ba­rrena, giza-katea egingo du­te arratsaldeko 17:00etan. Elorrabitik aterako dira eta giza-katea Karabelgo zubian bukatuko da

«Atxikimendu asko»
AHT Gelditu! Elkarlanak Kro­nikara bidalitako pren­tsa oharrean jakinarazi due­nez, asko dira gaurko mobilizazioei atxikimendua eman dieten talde edo eragi­leak: «AHT geldiaraz­teko mobilizazioei atxiki­men­dua eman diete, besteak beste Ezker Aber­tzaleak, Arala­rrek, Alternatibak, Ezker Ani­tzak, Ezkerretik Bilduz-ek, EHNE, LAB, CGT, ESK, HIRU eta STEE-EILAS sindi­katuek, Osiñagako Auzo Elkarteak, Martuteneko Sor­gina Elkarteak eta Jai Ba­tzordeak, Superportuaren aurkako taldeak...».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!