Nagore Eizagirre azpitxapeldun, larunbatean Eibarren

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 31a, 02:00

Euskadiko Judo Txapelketa jokatu zen larunbatean Eibarren, eta Hernaniko bi judokek emaitza bikainak lortu zituzten. Nagore Eizagirrek 52 kilo baino gutxiagoko mailan hartu zuen parte eta konbate guztiak irabazita sailkatu zen finalera. Azken konbatean ordea, ezin izan zuen aurkaria gainditu eta bigarren geratu zen. Maialen Iribarren hernaniarrak berriz, 44 kilo baino gutxiagoko mailan hartu zuen parte, eta 4garren postuan bukatu zuen txapelketa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!