«Murrizketen kaltea gizarte guztiak jasango du»

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 31a, 02:00

santa Bar­barako klaus­troan irakasle tal­de bat elkartzen hasi da, Rajoyk hez­kuntzan eta osasunean iragarri dituen murrizketak aztertu eta hauei aurre egiteko asmoarekin. Murriz­keta horiek gelditu, eta orain arte aplikatutakoak atz­era bo­ta­tzea da euren hel­buruetako bat. Dituzten asmoen in­guruan hasi dira guraso eta ikasleak infor­matzen, lortu nahi baitute hauek inpli­katzea eta indarra guztiek elkarrekin egitea. Sindikatuen laguntza behar dutela ere azaldu dute, «bidea elka­rrekin egiteko».

Arazoa, gizartearentzat
Arazo laboralaz gain, gi­zar­tea­rena ere badela azaldu diote Kronikari, «murrizketa hauen ondorioz, kalitatea jaitsi egingo baita: atentzioa jaitsi egingo da, aukerak ez dira berdinak izango guz­tientzat. Aniztasunak eska­tzen du irakasle gehiago iza­tea, leku gehiago... eta mu­rrizketek kontrakoa bilatzen dute».

«Ez gara Eusko Jaurlaritzak dioenaz fido»
Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du ez dituela Rajoyk iraga­rritako murrizketak beteko, baina irakasle taldeak azaldu duenez, ez dira fido: «dis­kurtsoa ez da argia, ez baitute esaten nola egingo duten. Batetik, errekurtsoa jarriko dute, baina Kons­titu­zionalak sententzia ematerako 6 urte pasako dira. Eta bi­tar­tean, zer? Tarte horretan Es­painiako Gober­nuak bai ala bai aplikatu egin behar dela esa­ten badu, zer egingo dute? Ez dute ezer garbi esan eta horrek mes­fidantza sotzen du». Azpimarratu dute, talde hauek presio gisa ari direla sortzen, irakaslegoa adi egon dadin. Gainera, azaldu dute beste 45 zentrurekin jarri di­rela harremanetan, indarrak batze­ko asmoarekin: «presio talde bat sortu nahi da, ira­kasleak ez gaudela ados erakutsi eta elkarrekin mobi­li­zatzeko».


Aplikatu nahi diren murrizketak:

LH eta DBH

- Ikasleen ratioa %20a igo

- Bajan dagoen irakaslearen ordezkoa 20 egunetara hasiko da lanean

-Irakasleen klase orduak igo

Unibertsitatean

- Irakasleen dedikazio orduak igo

- Unibertsitateko tasak igo

Aplikatutakoak:

- Ordezko irakasleak baja astebete luzatzen denean hasten dira

- Bajan dagoen irakasleak murrizketak soldatan

- Errelebo kontratua kendu

- 60 urtetik gorakoek klaseak 6 ordu gutxiago emateko eskubidea eta jubilazioa kendu

- Soldataren izozketa

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!