ESPAINIAKO Gobernuak hainbat erreforma iragarri ditu Zerbitzu Publikoetako eremu ezberdinetan, hala nola, hezkuntzan, osasungintzan, justizian, gizarte zerbitzuetan... Horren aurrean, lanuzteak deitu dituzte gaur LAB eta ESK sindikatuek, azalduz, erreforma horiek Zerbitzu Publikoen suntsiketa eragingo dutela, lan baldintzak okertuz eta enplegu publikoa deseginez.
Kontzentrazioa,
Atsegindegi parean
Hernaniko Udalak jakinarazi duenez, zerbitzu guztietako langileek egingo dute bat lanuzteekin, baita Gizarte Ongintzak eta Kiroldegiak ere, Udaleko ELA sindikatuak ere bat egin baitu deialdiarekin; 11:00etatik 13:00etara egingo dute lanuztea.
Azaldu dutenez, 11:00etan kontzentrazioa egingo dute Atsegindegi parean, Kiroldegiko espaloiean. Ondoren, 5 minutuko geldialdiak egingo dituzte Osasun Zentroan, Laubidietan, Udal Euskaltegian eta Gudarien plazan.