AHTren desjabetzeak bertan behera, atzo

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 31a, 02:00

atzo hasi ziren Hernani eta Astigarragako zatiaren desjabetzeak, Udalean. Azken aldietan bezala, herritar talde bat elkartu zen Plazan, Kendu zuen a­tza­parrak Hernaniko lurretatik! Makinak kanpora lemapean. AHTren aurkako oihuak entzun ziren, goizeko 10:00ak ingurura arte. Presioa medio, desjabetzeak bertan behera geratu ziren atzo. Hori horrela, Gobernuko Subdelegaritzara deituko dituzte lurren jabeak, desjabetzeak sinatzera. Hala ere, eta AHTren aurkako taldeak azaldu duenez, lur jabeetako batzuk eska­tu dute desjabetzeak euren lurretan egitea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!