auzo elkarte berria dago Hernanin. Gibelalde du izena, eta Lizeagako bizilagunek sortu dute. Helburua da auzoan dauden beharrak aztertzea, konponbideak bilatzea, eta batez ere, gauzak hobetze aldera, auzotarrek elkarrekin lan egitea. Aurkezpena gaur egingo dute, arratsaldeko 19:30etan, AEKko lokalean, eta auzotar guztiak gonbidatu dituzte bilerara gerturatu, eta euren asmoen berri izan dezaten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!