Iskibi kanpinean bizikleta zeharkaldiaren 3garren edizioa antolatu dute. Igandean izango da, Iskibi BBT izeneko proba eta aurten, bi zirkuitu izango dira aukeran. Luzeenak 34 kilometro izango ditu, eta motzak 25 kilometro. Irteera zein helmuga Iskibi kanpinean izango dira. Parte hartu nahi dutenek, aldez aurretik eman dezakete izena www.kirolprobak.com web orrian, 12 euroan; edo egunean bertan, 09:00etatik aurrera, 16 euroan. Antolatzaileek gogoratu nahi dute kaskoa erabiltzea derrigorrezkoa izango dela, eta partehartzaile guztiak aseguratuak daudela. Horrez gain, azaldu dute abituallamentu gune bat izango dela luntxa, opari, zozketa, dutxa eta txirrindak garbitzeko guneekin. Bestalde, jakinarazi dute proba egunerako 12 euroko menua prestatu dutela, bazkaldu nahi duenarentzat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!