Ibai Alba hernaniarra bigarren, Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 31a, 02:00

Goizuetako krosaren antolatzaileek zuten helburua ondo bete zen joan den asteburuan; krosa berreskuratzeaz gain, kirolaren bueltan jendea biltzea lortu zuten eta hare gehiago, jendeak parte hartzea. Helduen lasterketan 66 pertsonek hartu zuten parte, eta gizonezkoetan aurrenekoa Unai Señoran irurarra izan zen; bigarren Ibai Alba hernaniarra 2 segundura; eta hirugarren Tolosako Iker Pagola. Emakumezkoetan, Ana Gonzalez errenteriarrak irabazi zuen; bigarren Maite Ares izan zen eta hirugarren Burlatako Maite Orofino.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!