buruntzaldeako Udalek eskualde mailako lankidetza protokoloa sinatu zuten atzo, etorkizunean, ekonomia eta enplegua elkarrekin sustatzeko. Protokoloa sinatu aurretik, egoera zein zen eta zer lortu nahi zen azaldu zuten. Euren iritziz, Udalen arteko lankidetza ez dator bat egungo beharrekin. Azaldu zutenez, ekonomia eta enplegua sustatze aldera, ez dute tresna propio eta egokirik behar diren egitasmoak koordinatzeko eta elkarlanean aritzeko. Azpimarratu zuten, eskualde mailan aritzeak aukera emango duela enpresekin, prestakuntza zentroekin eta gizarte eta ekonomia arloko beste eragileekin batera lan egiteko. Akordio honi esker, esan zuten hobeto aprobetxatuko direla udalerri bakoitzaren gaitasunak eta baliabideak.
Lau helbururi, erantzuna
Protokoloak erantzun beharreko lau helburuak zein diren ere, zehaztu zuten: «lurraldearen egoera zein den jakiteko diagnostikoa egitea; plan lokala edo eskualdekoa garatzea, behar eta aukeren diagnostiko partekatutik abiatuta; egitasmoen kudeaketaren eta zuzendaritza politikoaren arintasuna bermatzea; eta eskualdeko udalerri guztien interesak bateratuta, aztertzea mesedegarria ote den elkarlanean eta lankidetzan aritzea.