Udalekuak antolatu dituzte uztailean gaztetxoentzat eta zabalik da izen-ematea

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 30a, 02:00

uztaila futbolean jolasten pasatzeko aukera izango dute Hernaniko gaztetxoek. CD Hernanik udalekuak antolatu ditu aurten ere, 8-12 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta. Uztailaren 2tik 31era izango dira, egunero, astelehenetik ostiralera.

Bost helburu zehatz
Udalekuetako helburu nagusia haurrek ondo pasatzea bada ere, bost helburu zehaztu dituzte aurten. Hizkuntza n­a­gusia euskera izango da, hau da, haurrak eta begiraleek euskeraz hitz egingo dute. Haurrak udalekuetako dinamikaren barne sentitzea da beste helburuetako bat, hala nola, guztiak partehartzea, talde itxiak ez sortzea eta eroso sentitzea. Bestalde, ingurugiroarekiko errespetua eta ardura ere bermatuko dela azaldu dute: zaborrak dagokien edukiontzietara botata, materiala alperrik ez galduta, eta guztia aurkitu bezala utzita. Elkarbizitza positiboa ere landu nahi dute, parte guztiak elkar errespetatuko direla zainduta eta arauak errespetatuko direla bermatuta. Az­ke­nik, higieneak ere badu garrantzia udaleku hauetan. Haurrei higiene ohitura egokiak erakutsiko dizkiete, kirola egin ostean dutxatu eta arropaz aldatzeko ohiturak barneratzen lagunduta.

250 euro, guztia barne
 Udalekuen prezioa 250 eurokoa da, eta hor barne dago: motxila, bisera, kamiseta, segurua, txangoen prezioa eta materiala. Izena emateko epea zabalik dago ekainaren 4ra arte, ondorengo lekuetan: udalekuak@cdhernani.com; Zubipen edo 699 523 658 telefonoan. Izena emateko behar diren datuak berriz, hauek dira: izen abizenak, adina, telefonoa, posta elektronikoa eta kontu korronteko 20 digitoak.

Futbol eskolako neska-mutilen gurasoentzat, bilera

Bestalde, Futbol Eskola antolatu dute 6 eta 7 urteko neska-mutilentzat. Gurasoei informazioa emateko asmoz, bilera izango da asteazkenean, ekainaren 6an, Biterin.


Ohorezko kadete mailako taldeak Play Offa jokatuko du, larunbatean

Joan den larunbatean Tou­­ringen kontra 5-0 irabazi ondoren, play offa joka­tzeko txartela lortu zuen Ohorezko Mailako kadete taldeak Zubipen. Denbo­raldi bikaina egin du, eta play offa, borobiltzeko sa­ria izango da gaztetxoentzat. 
Euskal Ligarako play offa Zubipen jokatuko da, la­runbatean, eta sistema trian­gularra erabiliko da. Bizkaiako ordezkaria Amo­rebieta taldea izango da eta Arabakoa Laudio. 40 minutukoa izango da partidu bakoitza, eta irabazleak jo­katuko du datorren urtean Euskal Ligan. Partiduen ordena ondorengoa izango da: 11:00etan, Amorebieta-Laudio; 12:00etan Hernani-1go partiduko galtzailea; eta 13:00etan, Hernani-1go partiduko irabazlea.

Zaletuei, deia
Partidu garrantzitsua da gatzetxoentzat eta zaleei Zubipera gerturatu eta animatzeko deia egin diete, «azken bultzadatxoa behar dugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!