Mendi martxa Goizuetara, ohiturari hutsik egin gabe

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 29a, 02:00

Irteera ekainaren 2an egingo dute, eta ondoren bazkaltzera elkartuko dira Txantxangorrin. Izena eman behar da osteguna baino lehen.

ohitura onak ez direla galdu behar eta, urterokoari euste aldera, mendi martxa an­tolatu dute Goizuetara Txinparta koadrilako kideek; aurtengoa 38ga­rren edizioa da. Larun­batean joango dira, ekainaren 2an. Hi­tzordua goizeko 07:00etan egin dute Plaza Berrin. Azketako iturrian gosalduko dute, eta Erre­kalko Mahairubaratza ikusiaz iri­tsiko dira Goi­zuetara. Buelta autobusean egingo dute, Txantxangorrira. Ber­tan bazkaltzera elkartu, eta Sagardo Txapelketa egingo dute; aurtengoa 25garren edizioa izango da. Bakoitzak bi botila eraman behar ditu, nahi duen sagardotegikoak. Saribanaketa bazkalostean egingo dute, bertsoek lagunduta.

Izena eman behar da
Parte hartu nahi dutenek Txinparta taldeko kideren bati abisatu beharko diete. Izena emateko azken eguna osteguna da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!