urte osoko lan eta konstantziak eman du fruitua. Gipuzkoako Lehenengo mailako txapelduna da larunbatetik Horbel taberna. Eta hori bakarrik ez, Oiartzuni irabazi eta mailaz igo dira; datorren denboraldian Euskal Ligan neurtuko dituzte indarrak.
Hasiera, ezin hobea
Hasieratik aurreratu zen Horbel Taberna Errenterian, Oiartzunen kontra. Bigarren minutura iritsi aurretik sartu zuten 0-1ekoa, eta horrek konfiantza eman zien. Julen Giraldo entrenatzaileak azaldu duenez, ondo jokatu zuten lehenengo zati bukaerara arte: «0-1ekoa berehala sartu genuen, eta hortik aurrera ondo jokatu genuen, kontraeraso onak sortuta. Espero ez genuen gola iritsi zen ordea. Lehenengo zatia bukatzeko 3 segundu falta zirenean enpatearen gola satu zuen Oiartzunek eta animikoki, kolpe gogora izan zen»
4 minuturen faltan, 2-3koa
Futbol ederra erakutsi zuen Oiartzunek bigarren zatian. Hernaniarrak berriz, lekua ezin topatu ibili ziren, eta jokaldi txar baten ostean, Oiartzuenek 2-1ekoa sartu zuen. Giraldok dioen moduan, taldeak ez zuen amore eman, eta partiduari buelta emateko asmoarekin jokatu zuten falta ziren minutuak: «13 minutu falta ziren partidua bukatzeko, eta golak esnatu egin gintuen. Handik minutu batera eskura izan genuen enpatea, baina postea jo zuen. Estutzen jarraitu genuen, eta 6 minuturen faltan iritsi zen berdinketaren gola». Minutu gutxi falta ziren neurketa bukatzeko, baina Horbel tabernak egina zuen zailena, hau da, partidua berdintzea eta jokoa hobetzea. Enpatearen ostean hutsartea eskatu zuen Giraldo entrenaitzaileak. Partiduari aurre nola egin azaldu, eta taldekideak animatu ostean, azken minutuak jokatzeari ekin zioten hernaniarrek. 4 minutu falta ziren neurketa bukatzeko, eta Horbel Taberna kontraerasoan atera zen, baloia lapurtuta. Jokalaria bakarrik geratu zen Oiartzungo atezainaren aurrean, zein baino zein, eta ez zuen hutsik egin, 2-3koa sartu eta aurretik jarri ziren markagailuan.
Azken minutuetan, eustea helburua
Urduritasuna nagusi izan zen partiduko azken minutuetan. 3 eta erdi besterik ez ziren falta bukatzeko, eta Horbel Tabernak eutsi beste eginbeharrik ez zuen irabazteko. Oiartzunek portero-jokalaria atera zuen zelaira, eta zuen dena eman zuen berdinketaren gola lortzeko. Ondo eutsi zieten ordea hernaniarrek, eta partiduko azken aukera ere, ondo geratu zuen Giraldo atezainak.
Zoramena, partidu ostean
Asko izan ziren Errenteriara Horbel Taberna ikustera gerturatu ziren zaletuak, eta gogotik ospatu zuten garaipena jokalariekin batera: «zoramena izan zen partidu ostean bizitutakoa. Irabaztea lortu genuen, eta horrek zekarren guztia ere bai. Gipuzkoako txapeldunak ginen eta Euskal Ligarako pasea lortu genuen. Taldetik eskerrak eman nahi dizkiegu urte osoan animoak eman dizkiguten zale guztiei, baina bereziki, larunbatean Errenteriara gerturatu zirenei. Eskerrik asko».