Bezeroei leialtasuna eskertzeko, piruletak, sariak eta Haragi Festa, aste honetan

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 28a, 02:00

Berriak Hernaniko merkatari eta ostalarien elkarteak Bezeroaren Astea antolatu du gaurtik larunbatera bitarte. Aurtengoarekin hirugarren urtea da antolatzen duela eta helburua da herriko merkataritza indartu eta dinamizatzea.
Aste honetan zehar, leialtasuna eskertuko zaie bezeroei eta Berriakeko establezimenduetara gerturatzen direnei piruletak oparituko zaizkie. Horrez gain, rist eta rast kanpainan parte hartuko dute eta honi esker, ehundaka sari irabazi ahal izango dituzte.
Astea borobiltzeko, urtero be­zala, Haragi Festa izango da. Hain zuzen, larunbatean izango da Plazan, 18:00etatik aurrera. Bertan, sa­ri bat zozketatuko da: Kan­ta­brian asteburu pasa. Zozketan parte hartuko dute Bezeroaren Astean zehar Berriakeko establezimenduetan erosten dutenek.

Lehiakortasuna hobetzeko, bi tailer, dendari guztiei zuzenduta

Merkatariei zuzenduta bi tailer ere antolatu dituzte lehiakortasuna hobetzeko. As­teaz­ke­­nean eta ostegunean izango dira 14:30etatik 16:00eta­ra, Biterin. Antola­tzaileek azaldu dutenez, bi tailerrak dohainik dira eta merkatari guztiak gerturatu daitezke, Berriakeko kide direnak eta ez direnak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!