Herriko lehenengo jaiak asteburu honetan izango dira, Osiñaga auzokoak, hain zuzen. Larunbat eguerdian botako dute txupinazoa eta bi egunetan ez da aspertzeko aukerarik izango, ekintza mordoa antolatu baititu Jai Batzordeak.
Mountain bike eta haur jolasak, hasteko
Txupinazoa aurretik, 10:00etan, ohitura den bezala, mountain bikean ibiliko dira haurrak, auzoan zehar. Ondoren, txupinazoarekin haur jolasak izango dituzte. Larunbatean izango dira baita ere: pelota partiduak, herri kirolak, bertso saioa, sagardo eta bakailu probaketa... Eta noski, Laiotz taldearekin dantzaldia.
Igandean, auzokoak gogoratuko dituzte zubian eta ondoren pelota partiduak eta bertsolariak izango dira: Telleria eta Peñagarikano. Bazkari herrikoiaren ostean, abere dema izango da.
Agurra
Zenbat hondamen gertatu
diren aurten Osiñagan,
elurteaz dena geldi
uholdeaz dena hegan,
Elorrabiko zubia
urak ez al zuen eraman
gutxi balitz AHTeko
obrak hemen, zuloa han,
zailtasunei aurre egin
etorri, ez egon dudan
dena hankaz gora den arren
ekainaren hasieran
giro ona izango da
Urumeako bailaran,
Osiñagan festak dira
zenbat maitatzen zaitudan.
Jai Batzordea
EGITARAUA:
Larunbata:
10:00etan Mountain bike haurrentzat, auzoan.
Ondoren, hamaiketakoa
partehartzaileentzat.
12:00etan Txupinazoa eta haur jolasak.
14:00etan Bazkaria, guretzat.
16:30etan Auzoko gazteen arten, pelota partiduak.
17:30etan Herri kirolak, bi koadrilen arteko desafioa:
aizkora, txinga eta korrika.
19:00etan Bertso Eskolakoekin, bertso saioa.
Ondoren Sagardo eta bakailu dastaketa.
Bitartean auzoko trikitilariak ariko dira.
20:30etatik 22:00etara Dantzaldia Laiotzekin.
00:30etan Dantzaldia berriro Laiotzekin.
Igandea:
Egun osoan zehar Xapre
trikitixa taldea.
12:00etan Auzokoak
gogoratuz beheko zubian.
12:30etan Helduen arteko pelota partiduak
13:00etan Bertsolariak: Telleria eta Peñagarikano.
14:00etan Bazkari herrikoia, Arriatsun.
18:00etan Abere dema
ikusgarria: Imanol Paollaren eta Azkonobietaren zaldiak. 800 kiloko harriarekin.
20:00etan Dantza Xapre
taldearekin.
*Erakusketa: auzoko gertaerak eta bestelakoak.