«Zaintzailearen autoestimu onak gaixoari laguntzen dio»

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 30a, 02:00

autoestimu ona izatearen garrantzia azalduko du gaur Iñaki Gerrero psikologoak Biterin. Hitzaldia gaixoak zaintzen dituzten erizainei eta pertsonei dago zuzendua, eta Inmakulada ikastetxeko Erizaintza zikloak antolatu du. Biterin izango da, gaur, 11:00etan. Iñaki Gerrero, hizlaria, psikologoa da, eta dio, psikologikoki ondo sentitzeko klabeetako bat dela autoestimu ona izatea, eta hitzaldian saiatuko dela hori galarazten duten elementuak zehazten: «autoestimu ona nola izan erakutsiko dut; ez da zaila baina konstantzia behar da. Pausu ba­tzuk daude eta hori landu behar da. Garrantzitsua da gaixo bat zaintzen duen per­tsonak autoestimu ona izatea. Hala badu, gaixoari laguntzen dio, baikortasuna, poza eta esperentza transmititzen diolako, besteak beste».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!