`Gazta zati bat´ dokumentala Biterin ikusteko azken aukera, gaur

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 27a, 02:00

Gazta zati bat dokumentala ikusterik izan ez dutenek gaur izango dute Biterin ikusteko azken aukera. Jon Maiak zuzendu du eta Nazioen Mundua ekimenak ekoiztu. Istorioa Idiazabal herrian hasten da. Bertako herritarrek misio bat dute: munduan zer egin erabaki ahal izatea. Abentura honek bi naziotako gertaera historikoen lekuko izatera eramango ditu: Eskozia eta Euskal Herrikoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!