Negoziazio kolektiboaren alde, martxa asteazkenean

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 27a, 02:00

CCOO sindikatuak gaurtik hasita hainbat martxa deitu ditu Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban. Asteazkenean, esaterako, Donostiatik Hernanira izango da. Goizeko 09:00etan abiatuko dira (lekua zehazteko dago). Negoziazio kolektiboaren defentsan antolatu dute martxa. Martxa guztiak ekainaren 2an bukatuko dira egun horretan ekitaldia izango baita Gernikan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!