Mendi-bizikleta lasterketa, gaur zortzi

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 27a, 02:00

Goizuetako Ixkibi kanpina zabalik da dagoeneko eta urtero bezala, Mendi-bizikleta lasterketa antolatu du. Ekainaren 3an izango da eta izen ematea zabalik dago www.kirolprobak.com helbidean. Egunean bertan ere izango da aukera izena emateko. Aurrez 12 euro ordaindu behar dira eta egunean, 16 euro. Goizeko 09:00etan hasiko da lasterketa eta ohi bezala, bi ibilbide izango dira. 34km egin beharko dira 1000 m-ko desnibelarekin, opariak, luntxa eta segurua barne. Lasterketan abituailamendu bat ere izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!