Uterga eta Ion 21-7 atzetik izan ziren, baina partiduaren norabidea goitik behera aldatu eta 39-40 nagusitu zitzaizkien Oñatz eta San Migueli atzo, Udaberriko Torneoko finalean. Hala, eurak dira 2012ko txapeldun berriak.
Txapeldunak 0-1 aurretik hasi zuten partidua, baina azken tantora arte ez zuten lortu berriz aurretik jartzea. Emozioz betetako finala izan zen. Tantorik onenak 33-32tik aurrerakoak izan ziren. Bizi jokatu zuten. 34na berdindu zuten, 35na, 36na eta 37na. 39-37 aurreratu ziren berriz gorriak, baina txapeldunek hiru tanto jarraian egin eta garaipena lortu zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!