Bertsoek eta Euskal Herriko txalaparta doinu ezberdinek bat egin zuten, festa agurtzeko

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 27a, 02:00

Aste osoan hainbat ekitaldi izan diren arren, atzokoa izan zen Txalaparta Festako egun potoloa. Eta goizeko 10:00etan hasita, txalapar­ta­rekin lotutako hainbat ekin­tza izan ziren: txalaparta kla­seetan erabiltzen den Ttakun 2.1 programa infor­matikoari buruzko tailerra, txalaparta erromeria, saio libreak... Eguraldiak lagundu zu­en eta Tilosetan giro ederra izan zen nagusi. Bazkari ederra ere egin zuten bertan. Festa eta eguna behar bezala agurtzeko, jaialdi nagusia izan zen arratsalde partean. Hernaniko bertso eskolako bertsolariak eta Euskal He­rri­ko txoko guztietatik eto­rri­tako txalapartariak en­tzute­ko aukera izan zen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!