Ikasleek prestatu dituzten saioak ikusteko aukera, gaur

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 27a, 02:00

Urumea Ikastolak bere jai­aldia antolatu du gaur. Goi­zeko 10:30etatik aurrera, ekin­tza ugariz gozatzeko aukera izango dute haur eta gurasoek. Besteak beste, ikas­leek presta­tu dituzten ema­nal­diak ikusi ahal izan­go di­ra. Horrez gain izango dira, Eriz Magoa, era­kuske­ta, baz­ka­ria, puzgarriak eta karao­kea. Guz­­tia, Gay Mu­rren izango da. Hau­rrek 10:15e­tan egon behar dute ikas­tolan (batzuk lehe­nago, tu­torea­ren arabera). Bazkaltzeko, haurrek me­nu bat izango dute eta gurasoek beste bat.

Egitaraua:
10:30, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako emanaldia.
11:45, Eriz Magoa patioan. (eguraldi txarra eginez
gero, psikomotrizitate gelan).
11:45-13:00, erakusketa
gimnasioan.
13:30, haurren bazkaria.
14:30, helduen bazkaria
arratsaldean, puzgarriak (18:30ak arte).
17:00-19:00, karaokea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!