Primerako partaidetza, goitibeheran

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 27a, 02:00

Goitibeheran ibili ziren atzo Olinpiadetako partaideak eta primerako partaidetza izan zela nabarmendu behar; izan ere, taldeek sekulako goitibeherak aurkezteaz gain, goitibeheren munduko txapeldun ohiak hartu zuen parte, Olkis & Mon­dejus taldeko kidea denak. Dena dela, taldeak ez zuen lehen postua lortzerik izan; Ardi galduak taldeak irabazi zuen. Bigarren eta hirugarren postuan geratu ziren Txotx deiak eta Putreak. Gaur ere proba eguna izango dute. Haur jolasak egingo dira Ave Maria parkean, 16:00etatik aurrera: moto karrera, ginkana eta jolasak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!