Emakumeak azaltzen diren 1930-1980 urte bitarteko argazki bila

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 26a, 02:00

Udaleko Berdintasun Sailak antolatu duen Ikerketa Bekaren harira, Udalak herritarrei dei egiten die etxean dauzkaten argazki zaharren bilketan lagun dezaten. Hain zuzen ere, 1930-1980 urte bitarteko argazkiak bildu nahi dira, emakumeen presentzia dutenak. Bilketa honetan jasotako argazkiak ikerketa lanean erabiliko dira. Ikerketa lanean Maialen Apezetxea (Hernani, 1986) eta Mikel Ozaita (Ibarra, 1982) antropologoak ari dira. Argazkiak Udaleko Artxibora eraman behar dira. Argazkiei kopiak atera eta itzuli egingo dira. Bilketa ekaina erdialdera arte luzatuko da (astelehenetik ostiralera, goizeko 09:00etatik 13:00etara).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!