Orain hilabete inguru estreinatu zen Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian Gazta zati bat dokumentala, Jon Maiaren azkena. Euskal Herriko antzoki, zinema eta kultur etxe ugaritan izan da ikusteko aukera ordutik, eta asteburu honetan, Biterin jarriko dute. Atzokoa izan zen aurreneko sesioa, eta gaur eta bihar ere, izango dira. Gaur, 19:30etan eta 22:30etan izango da ikusgai; eta bihar, 19:30etan.
«Euskal Herriaren aldaketa historikoa biltzen du»
Nazioen Mundua, Gipuzkoako Goierriko herri ekimenak, ekoiztu du lana eta aurkezpenean azaldu zutenez, hasiera batean, Idiazabal bezelako herri txiki batean bizitutako istorio eta mugimendua kontatu behar zuen dokumentalak, baina azkenean, Euskal Herriaren aldaketa historikoa biltzen du.
Euskal Herriak bizi duen prozesuan lekua izan duten zenbait pertsonen esanak biltzen dira dokumentalean, hala nola, Angel Oiarbide, Rufi Etxeberria, Juan Jose Ibarretxe eta Brian Currinenak. Bertan, Euskal Herriak duen erabakitze eskubidearen inguruan hitz egiten da, besteak beste.