Hernanik hiru partiduak irabazi dizkio Arrasateri, joanekoan

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 27a, 02:00

Hernanik ezinhobeto hasi du Herriarteko Txapelketa. Ostiralean jokatu zituen lehenengo kanporaketako joaneko partiduak Arrasate­ren aurka eta hirurak irabazi zituen. Jubenil eta seniorretan espero zuten irabaztea, baina kadeteetan sorpresa izan zen. Zortea ere aldeko izan zuten, Arrasateko pelotari bat gaixotu eta ordezkoak jokatu baitzuen. Emaitzei dagokienean, kadeteetan, Hodei Noblek eta Suharri Rodriguezek 12-22 irabazi zuten. Jubeniletan, Iñigo Urkizu eta Aritz Murgiondo 5-22 nagusitu ziren. Eta seniorretan, Paul Ojuel eta Aitor Gorrotxategik 10-22ko emaitza lortu zuten. Emaitza horiekin ia seguru finalaurdenetan izango da iazko txapelduna. Bueltako partiduak datorren astean jokatuko dira Hernanin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!