Gaur jokatuko da, azkenean, Udaberri Torneoko finala. Galarretan izango da, 16:00etatik aurrera. Oñatz eta San Miguel, Uterga eta Ionen aurka neurtuko dira, nor baino nor. Partidu bizia espero da, bi bikoteak maila paretsukoak baitira.
Bestalde, beste hiru partidu ikusteko aukera ere izango da: Juanmartiñarena-Zubizarreta /Matxin VI-Zubiri; Zeberio II-Agirrezabala/Juaristi-Etxeberria III; eta Urrutia II-Urko/Etxabe II-Saldias.
Norgehiagoka
estua izatea
espero da
Bi bikoteek egina dute jada, pelota aukeraketa, eta antzeko pelotekin jokatzea erabaki dute denek: hegaldi altukoekin, hain zuzen ere.
Horrek, are gehiago berdinduko du bi bikoteen arteko lehia. Taldekako fasean jada, aurkari izan ziren bi bikoteak, eta batak besteari neurria hartua diote. Azken partidu hartan, Oñatz eta San Miguelek irabazi zuten, baina juxtu-juxtu: 40-39. Uterga eta Ion ez dira atzean geratzen, eta partidu bizia espero da. Sakea garrantzitsua izango da, eta hortik aurrera, aurkaria jokoan gehiegi ez sartzea izango da taktika nagusia. Dudarik gabe, emoziorik ez da faltako.