Santa Barbara elkartearekin, San Joan Eguneko haur danborradan atera nahi dutenek, izena eman behar dute ekainaren 4an. Astelehena da eta 19:00etatik 20:00etara izango da izena emateko aukera elkartean bertan. Entsaioak astearte, asteazken eta ostegunetan izango dira 19:00etan. Danborjoleak: 2005etik aurrera jaiotakoak; kantinerak eta sukaldariak: 2007tik aurrera jaiotakoak. Jantzirik ez dutenei zuzenduta, elkartetik jakinarazi dute bertan badirela aukeran.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!