Ausa Gaztelun egun pasa, bihar

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 26a, 02:00

Ausa Gaztelu Eguna izango da bihar eta Hernani Errotzen taldeko kideek bertara joateko dei egiten diete herritarrei. Goizeko 09:30etan abiatuko da mendi martxa Larraitzetik. Bestalde, osteguneko afari tematikoa arrakastatsua izan zela azaldu dute antolatzaileek. 22 lagun elkartu ziren giro ederrean eta datorren urtean errepikatzekotan dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!