Proba gutxi batzuk falta dira, Olinpiadetako azken eguna baino lehen egiteko. Gaurkoan, goitiberan ibiliko dira Etxeberrin. Bihar berriz, haur jolasak egingo dira Ave Maria parkean, eta ostegunean, txiba proba jokatuko da.
Egun osoko proba
Goizeko 09:30etan jarri dute zita, Etxeberriko frontoian.
10:30etan, talde bakoitzak bere goitibera erakutsi beharko dio epaimahaiari. Aldapa jaitsierari 11:30etan ekingo diote, lehen txandakoek. Ondoren, frontoian bazkalduko dute guztiek (bazkaria eraman behar da), eta 16:00etan, bigarren txandakoen jaitsiera hasiko da.
Arratsaldeko 18:00etan, sailkapenaren eta puntuazioaren berri emango da.
Haur jolasak eta txiba
Igandean, haur jolasak egingo dira Ave Maria parkean, 16:00etatik aurrera: moto karrera, ginkana eta jolasak.
Ostegunean berriz, txiba proba jokatuko da, 22:00etan, Biterin.