Giza eskubideak errespetatzeko eta presoak Euskal Herriratzeko eskatu zuten atzo

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 26a, 02:00

Azken ostiralero bezala kontzentrazioa deitu zuen atzo Herrirak. Espetxe politikarekin bukatzeko beharra ere azpimarratu zuten.

«Ondo iritsi gara. Kontuz ibili bueltan. Lasai etorri. Erne eguraldiarekin. Muxu bat gure partez. Zer moduz aurkitu du­zue? Antzeko sms-ak eta te­le­fono deiak gurutzatuko di­ra asteburu honetan ere, eta sa­ka­­bana­ke­taren anker­ke­riari ke­mentsu eta irri­ba­rrez aurre egiten saiatuko gara, askotan erra­­za ez izan arren». Hilabe­teko azken os­tiralero bezala, kontzen­tra­­zioa deitu zuen atzo He­rrira Mugimenduak pre­so eta ihes­larien eskubi­de­en alde eta lehenik eta behin, os­ti­ralero bezala espe­txeeta­ra­ko bidaiari ekin zio­ten ehun­daka senide eta la­gun izan zi­tuzten gogoan. Espe­txe politi­ka honekin eta sa­ka­bana­ke­tarekin bukatzeko beha­rra ere azpimarratu zu­ten.
Dena dela, atzoko aldarri­ka­pen nagusia, giza eskubi­deen errespetua izan zen. «Gai­xoak askatzea, bizi oso­rako espetxe zigorra amaitzea eta presoak Euskal Herrira ekartzea eskatzen dugu. On­do­ren, bake eta konponbide egoeran sakontzeko beha­rrez­koa izango da giltzapean edo ihesean dauden herrita­rren egoerari konponbide ego­­­ki bat ematea», azaldu zuten.
Horretarako, kalera atera­tzeak duen garrantzia nabar­men­du zuten: «Askok egin du­gu bat presoen eskubi­de­en aldeko mezuarekin, baina babes hau zabaltzea eta ka­le­an erakustea beharrezkoa izan­go da agintariek jarrera aldatzeko».

Argazkia eta Lip Duba
Hilabete honetan urteak bete dituzten bost preso herna­nia­rrentzako argazkia ere atera zuten elizako eskaile­retan eta ondoren, larunba­tean grabatutako Lip Duba ikusteko aukera izan zen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!