Gazte Txokoan, Iruneko skate park-era joatekoak ziren bihar, baina plana aldatu behar izan dute. Hori horrela, bi plan berri pentsatu dituzte; eguraldiaren arabera, bata edo bestea egiteko. Eguraldi onarekin Grosetik Pasaiara ibilaldia egingo dute; eguraldi txarrarekin, Txuriurdinera joango dira. Lehenengo kasuan, 09:10etan jarri dute hitzordua tren geltokian (centro). Eraman beharrekoa: arropa erosoa, bainujantzia, toalla, hamaiketakoa, bazkaria, eguzkitako krema, diru pixka bat izozkia erosteko. Bigarren kasuan, Zinkoenean jarri dute hitzordua 09:45etan. Eraman beharrekoa: 5 euro, hamaiketakoa, bazkaria eta bus txartela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!